XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez kristaua eta ez demokrata da euskalduna jatorriz, esango du Mirandek.

Egin egin dute hori.

Eta horixe da euskaldunaren degenerazioa.

Euskaldunak bazuen antzinadanik bere izpiritua: euskalduntasunaren gogo basatia, bortitza, gogorra; zalduntasunezko arima goi, handizu, bihoztoia; bizitzaren sen argi, alai, antsikabea. .

Eliz-euskaldun demokrata, jatorrizko basa-euskaldun garbiaren lekuan.

Euskaldun zahar bere buruaren kontzientziadun burgoiaren eta abertzale moderno bere buruaz birkontzientziatu bakezalearen artean dagoena, mila urte Eliza da.

Elizan esaten da egunero bakea zuekin.

Ez da esaten askatasuna zuekin.

Bakearen eta askatasunaren artean Elizak bakearen alde erabaki du konfliktoa.

Askatasuna, Elizan, bekatutik eta grinetatik da askatasuna.

Gizakiaren berezko isurien eta ganu bizien hildurari eta loturari deritzo Elizan askatasuna.

Norbere buruaren sakrifizioari.

Kolektiboki hartuta, herriari bagagozkio, anaitasun eta berdintasunezko izpiritu otzanari.

Etsaia, ez da borrokatu eta porrokatu egin behar, maitatu egin behar da, haren alde otoitz egin behar da okerrik ez dakion gainera.

(2).

Demokraziaren ukoa: Frantziaren ukoa.

Demokraziak (izpiritu demokratikoak) beste horrenbestetsu egiten du: gogoak maskaldu, erkindu.

Izpiritu demokratikoa ez da borrokarako izpiritua.

Demokrata izatea Frantziarekin josi ohi zen heinean (Francoren garaikoak dira kontuok), honela osteratzen zien Mirandek abertzale demokratei: (3).